jueves, 27 de octubre de 2011

Lemoiz-Goikomendi barnetegia

San Viator ikastolatik atera ginen Lemoizeko barnetegirantz. Bederatzitan atera ginen, bidaia ez zen oso luzea, hamarrak eta hogeitan heldu ginen. Etxea handia zen, beheko aldean zalditegi bat zegoen. Aste oso bat pasatuko genuen bertan, urriaren 17tik - 21arte. Klase guztia joan ginen, DBHko 2.C klasea. Heltzean, Mikel eta Naroak (monitoreak), etxea erakutsi ziguten joku bat jolasten ari ginen bitartean.

Lemoizen, joku asko egin genituen euskaraz. Surf-a, bodyboard eta kayak iren ekintza nagusiak, dibertigarrienak ere. Denbora librean, Naroaren txakurrarekin, Zur, jolastu ahal ginen edo volleyball-era jolastu ere. Azken egunean, diskoteka bat prestatu genuen eta bi talde egin zuten koreografiak. Karaokea, oso polita zen, batzuk leloa egiten zuten abestu baino.
Lehenengo egunean, arrain sopa jarri ziguten jateko eta Gloriari ez zaio mariskoa gustatzen eta hortik aurrera “molusko” deitzen diot. “Señora X” oso misteriotsua izan zen baina azkenean, logikoa zen eta, Leire eta Luna zirela jakin zen. Asesinoan jolasean, hoberena “sota de espadas” da. Bere pertsonaia hoberena zen, irifarreen artean.

Klaseko giroa aldatu da onerantz. Klasekideak hobeto ezagutu izan ditugu. Bueltan pena handia eman zigun baina gertatu behar zen bai edo bai. Opari bezala DVD bat eman ziguten monitoreek egun horien laburpena zen eta bideo-argazki moduan. “Agian ahaztuko dut egindakoa, baina inoiz sentitutakoa”.
Lemoizko argazki batzuk